XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EIBARRA Ekainak 25. Azkenik ere iritxi zen eskursio eguna.

Ez ziren behingoan igaro lau egunak!.

Goizeko zortzietan, autobusaren zai zeuden Txantxangorriak.

Ordua zortzi eta erdietan zuen autobusak, baina ihes egingo zien bildurrez edo... han zeuden denak.

Goiz haretan bizkor jeiki ziren ohetik: inork ez zuen logalerik.

- Noiz etorriko da?.

- Oraindik ordu laurden falta da, erantzuten zien andereñoak.

- Bai, egun guztia hementxe joango zaigu itxoin eta itxoin!!! zioen haserre Patxik.

Baina autobusa zintzo etorri zen bere ordurako.

Patxik lasai hartu zuen harnasa.

Ateak zabaldu eta minutu bitan, denak barruan ziren.

Inor ez zegoen lo egiteko.

- Bagoaz!!! esan zuen Patxik autobusa martxan jarri zenean.

... Zumarraga... Urretxu... Antzuola... Bergara... eta EIBAR! Leihatiletatik begira hasi ziren, ea Euskaldunak ikusten zituzten edo.

- Hura izango da! esan zuen Belenek autobus gorri bat ikusi zuenean.

Ondoratu ziren eta huraxe zen.

Elkarri ongietorria eman zioten: - Zer moduz? - Gu ondo eta zuek? - Gu ere ondo.

Non egingo dugu hamarretakoa? - Durangon edo... - Ederki. Goazen Durangora.

Iritxi: Ailegatu, heldu
Igaro: Pasatu
.